Albisteak

 

Aurten Plentziako Agorrijazz jaialdiaren bigarren edizioa izango da agorrilaren 17an eta 18an.

Tokiko taldeak erakusteaz gain, aurten emakumeak izango dira protagonista.

Agorrilaren 17an, barikuan, 20:00etan Ekuru, talde durangarrak emango dio hasiera jaialdiari, hitza eta musika erdigunean jarriz, eta 22:00etan Goizargi Gospel Choiraren txanda izango da, gospel arloan aitzindariak Euskal Herrian.

Agorrilaren 18an 20:00etan Bilboko Noa Lurren emanaldia izango da, Europako ahots onenetarikoa, hainbat sari jaso izan dituena jazzean. Eta 22:00etan Susan Santos, bere gitarra eta ahots indartsuarekin leku bat lortu duena Europako Rock eta Blues taldeen artean.

Kontzertuak Plentziako Astillero Plazan izango dira eta bi egunetan, 24:00etan Jam Sessionak izango dira Bahia de Plentzia Hotelean.