Albisteak

 

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluari jarraituz, helburutzat hartuz hiritarren partaidetza hobetzea arauak egiteko prozeduran, eta PLENTZIAKO HONDARTZA ERABILI ETA GOZATZEKO ORDENANTZA egin baino lehen, arau berriak ukituko dituen pertsona eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzen da puntu hauei buruz:

a) Ekimen horrekin konpondu nahi diren arazoak.

b) Ordenantza hori onartzeko beharra eta egokitasuna.

c) Arauaren helburuak.

d) Egon daitezkeen bestelako konponbideak, arauak izan ala ez.

Nahi duten hiritar, antolakunde eta elkarte guztiek aukera dute galdetegi honetan jasotako gaiei buruzko beren iritzia helarazteko, iragarki hau udalaren web orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta HAMABOST EGUN BALIODUNEKO epean, galdetegia aurkeztuz Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehazten diren lekuetariko batean.



Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Herritarrek behin eta berriro eskatzen digute jar ditzagula txakurrentzako aisialdi-eremuak, ez dagoelako halakorik gure herrian. Erantzuna eman nahi diegu eskaera horiei, animalia-jabeen eta oinezkoen arteko bizikidetza hobetzeko.

Ordenantza onartzeko beharra eta egokitasuna

Udal honek hainbat eskaera jaso ditu (2017ko otsailaren 23ko 647 zenbakia; 2017ko ekainaren 22ko 2468 zenbakia; eta 2018ko martxoaren 23ko 1370 zenbakia, 117 sinatzaileren sinadura-bilketa batekin batera) eskatuz erregulatu daitezela txakurrentzako aisialdi-eremuak, beraz, uste dugu udal-araudia egokitu beharra dagoela aipatutako eskaerei erantzuteko.

Arauaren helburuak

Herrian badauzkagu pribilejiozko espazio batzuk -esaterako hondartza-, bizi-kalitatea hobetzen dutenak eta adin guztietako pertsonentzako gozagarri direnak. Txakur-jabeek espazio horietara ere eramaten dituzte euren txakurrak paseatzera, eta neurri honen helburu bakarra da herri atseginago bat lortzea, oinezkoak eta animaliak elkarrekin bizi daitezen errespetuzko giro batean.

Egon daitezkeen bestelako konponbideak, arauak izan ala ez

Ezinbestekoa da Udal Ordenantza hau aldatzea, Udalak daukan Ordenantzan txakurrentzako aisialdi-eremuak jasotzen ez direlako, Plentziako hondartza izan daitekeena.


Bandoa ikusi (PDF 296KB)