Albisteak

 

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluari jarraituz, helburutzat hartuz hiritarren partaidetza hobetzea arauak egiteko prozeduran, eta LURZORU PUBLIKOTIK ZEHAR IBILGAILUAK SARTZEKO BIDE PUBLIKOAREN ERABILPEN BEREZIKO LIZENTZIAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA proiektua egin baino lehen, arau berriak ukituko dituen pertsona eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzen da puntu hauei buruz:
 

a) Ekimen horrekin konpondu nahi diren arazoak.

b) Ordenantza hori onartzeko beharra eta egokitasuna.

c) Arauaren helburuak.

d) Egon daitezkeen bestelako konponbideak, arauak izan ala ez.

Nahi duten hiritar, antolakunde eta elkarte guztiek aukera dute galdetegi honetan jasotako gaiei buruzko beren iritzia helarazteko, iragarki hau udalaren web orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta HAMABOST EGUN BALIODUNEKO epean, galdetegia aurkeztuz Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehazten diren lekuetariko batean.

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Araudirik ez dagoenez,  gaur egun arautu gabe daude ibi lizentziaren titularrek dituzten betebeharrak eta erantzukizunak. Asmoa da baita ere oraingo erabilerak legeztetzea, posible izatera, eta arautzea.  

 

Ordenantza onartzeko beharra eta egokitasuna

Udal Bulego Teknikoak, Udaltzaingoak eta Alkatetzak gogoeta prozesu bat hasi zuten, aztertzeko zein egoeratan dagoen lurzoru publikotik zehar ibilgailuak sartzeko bide publikoaren erabilpen berezia. Nola ez dagoen araudi propiorik, helburutzat hartu da araudi bat onartzea 2018. urtean, indarrean sar dadin 2019ko urtarrilaren 1ean.

Arauaren helburuak

Ordenantza honen helburua da ibilgailuentzako ibi lizentzia emateko baldintzak eta prozedura finkatzea, eta lizentzia horren araubide juridikoa erregulatzea.

 

Egon daitezkeen bestelako konponbideak, arauak izan ala ez

Ezinbestekoa da Udal Ordenantza hau onartzea, une honetan Plentziak ez daukalako inolako araudirik.

 



Iragarkia (PDF, 136 KB)