Albisteak

 

Deialdia eta antolatzailea
Plentziako Udalak antolatu du “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” ospakizunaren karietara, Plentzia eta bertako ostalaritza dinamizatzeko eta bultzatzeko.

Parte-hartzaileak
Lehiaketan izena eman dezakete Plentziako ostalaritzako lokal eta establezimenduek, edozein dela ere beren kalifikazioa edo kategoria (taberna, kafetegi, jatetxe, hotel, e.a.), betiere ezarritako epean ematen badute izena eta oinarri hauek onartzen badituzte.

Izen-emateak
Izen-emateak udala@plentzia.eus helbide elektronikoaren bitartez egingo dira, 2017ko irailaren 25etik urriaren 3ra.
Izena emateko datu hauek eman beharko dira: establezimenduaren titularraren izena, establezimenduaren izena, eta harremanetarako telefonoa.

Data
Lehiaketa 2017ko urriaren 8an izango da (igandea).
Lehiaketara aurkeztutako pintxoak lehiaketaren egunean bertan egin behar dira eta publikoari eskainiko zaizkio goizeko 12:00tatik 15:30ak arte (ordu horretan iragarriko du epaimahaiak erabakia).

Parte hartzeko baldintzak
Lehiaketara aurkeztutako pintxoak parte-hartzaile dela egiaztatu beharko du, eta horretarako, ongi ikusteko moduko lekuan jarri behar da antolatzaileek emandako bereizgarria. Pintxoaren gehiengo prezioa 2€takoa izango da.
Behar bezala identifikatuta joan den epaimahaiak hartzen duena (pintxo eta potea) establezimenduak ordaindu beharko du.

Balorazioa
Lokal bakoitzak pintxo bakarra aurkeztuko du, eta kategoria bakarra egongo da: “Pintxo Librea”.
Epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan pintxoak baloratzeko orduan:
• lehengaien kalitatea eta oreka
• pintxoaren aurkezpena
• zapore globala eta asebetetzea
• orijinaltasuna eta sormena

Epaimahaia
Kualifikatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.
Epaimahaikideak establezimendu parte-hartzaileetara joango dira balorazioa egitera, eta egoki deritzen sariak banatuko dituzte beren irizpidearen arabera. Hala iruditzen bazaie, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango dute.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2017ko urriaren 8an bertan iragarriko da, arratsaldeko 16:30ean egingo den sari-banaketan Astillero Enparantzan.

Sariak
Establezimendu irabazleak lehiaketa hau irabazi duen bereizgarri bat eta 100€ jasoko du bere merituen erakusgarri.

Onarpena
“Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” Pintxo Lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarri hauek osorik onartzea.
Plentziako Udalak eskubidea du parte-hartzaileen eta pintxoen izenak edota argazkiak zabaltzeko, baita edozein aldaketa egiteko ere.