Albisteak

 
Euskaraz egiten duten tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaera gero eta handiago da gure herrietan. Bizkaiko 68 udalerrik dute erabilgarri Beharsarea.

Beharsarea euskarazko lana bideratzeko Interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraza eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lan-baldintza duinak eskaintzea eta lana euskaraz egitea.

Lanak zazpi kategoriatan sailkatuta egon arren (zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola partikularrak, industria eta bestelakoak), lan-mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretatik, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eska daitezke zerbitzu honen bidez.

Beharsareara joan: euskarazko enplegurako webgunea.