Albisteak

 

2017an ere Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko Udalek “Euskaraz olgetan” egitasmoa martxan jarriko dute Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez.

Urtero bezala, jarduera honen lehenengo txanda maiatza eta ekainean izango da, eta bigarren txanda iraila eta urrian. Euskaraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen, jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz.

Egitasmoa maiatzaren 4an hasiko da Plentzian, arratsaldeko 17:30ean; eta urriaren 29an amaitu Sopelan. Hilero agenda desberdina izango dugu, eta udalerri bakoitzeko kultura agendetan etortzeaz aparte, Uribe Kostako Euskara Zerbitzuaren Facebook eta Twitter orrialdeetan ere egongo dira ikusgai.

Egitaraua (PDF, 6 MB)