Albisteak

 
Bulego Teknikoko, Udaltzaingoko eta Alkatetzako arduradunak Saratxaga auzoan izan ginen joan den apirilaren 18an (astelehena). Bisita hori BULEGOTIK KALERA dinamikaren barruan kokatzen da, zeina otsailetik baitago martxan eta helburu nagusitzat baitauka bisitatzen diren guneak hobetzea. Hona hemen, Saratxagan egingo diren ekintza batzuk:

1- HONDAKINAK BILTZEKO PUNTUAK: asmoa da hondakinak biltzeko puntuak atontzea, oso baldintza txarretan daude eta. Edukiontziak foru-errepidearen bazterretan daudenez, Foru Aldundiak markatutako irizpideak bete behar ditugu. Jarri ginen harremanetan dagokion arloko arduradunarekin eta, bisitaren ondoren, eskaera bidaliko diogu zolarriak eraikitzeko eta bilketa-puntuak atontzeko.
  
Bulegotik kalera 
2- ARGI BERRIAK: auzoko G.O.-k hala eskatuta, argi berriak konpondu eta atondu ditugu.
Bulegotik kalera 

3- BIDEKO ZORUA KONPONTZEA: hondakinak biltzeko puntuetan zolarriak eraiki behar ditugunez, bidean ere hainbat konponketa egingo ditugu.

Era berean, berriro agindu dugu bide bazterrak garbitzea.

Bulegotik kalera
4- ERREKAREN MANTENIMENDUA: lehen garbiketa egin ostean, joan den martxoaren 17an bilera egin genuen URA-Uraren Euskal Agentziako arduradunekin, lantzean behin erreka garbitu dezaten.