Albisteak

 
Plentziako Udalak berriro jarri du abian etxeko filmografia berreskuratzeko kanpaina. Etxeko filmografia esatean esan nahi dugu familiek Super 8 mm formatuan edo beste formatu batzuetan (Doble 8, 9,5mm edo 16mm) gordeta dauzkaten grabaketa zaharrak.
Nahi duten pertsona edo familiek etxeko zinema-pelikula zaharrak laga diezazkigukete, irudi horietan jasotako memoria berreskuratzeko, beti ere argi izanik jabetza eurena dela. Material horrek kalkulatu ezinezko balioa du, gure herrietako bizitzako eszenak jasotzen dituelako. Udalaren asmoa da irudiak baliagarri izan daitezela hainbat esparrutako ikerketa garatzeko, hala nola, etnografia, genero-azterketak, antropologia, e.a. Ikerketa bezain garrantzitsua da lagatako materiala kontserbatzea, horrelako pelikulak narriatu egiten direlako denboraren joanarekin eta obsoleszentzia teknologikoaren mende daudelako. Hala, zure film zinematografikoak digitalizatuko ditugu etxean berriro ikus ditzazun.
Dantzak Astillero plazan, estropadak itsasadarrean, erromeriak Etxetxubarrin eta Butroen, Karmen eguneko prozesioa… Lagundu iezaguzu irudi zahar bezain baliotsu horiek eta horietan jasota dagoen memoria berreskuratzen.
Udalarekin kolaboratu nahi baduzu, deitu 94.677.32.10 telefonora edo idatzi udala@plentzia.eus helbidera. Informazio gehiago eska dezakezu Goñi Portal kultur-etxean (94.677.55.41 – kultura@plentzia.eus).