Albisteak

 
Plentziako Uriko sorreraren 716 urteak ospatzeko ekimen ezberdinak antolatuko dira, pintxo txapelketa eta eraskuleihoen lehiaketa, besteak beste.

Irailaren 28a eta urriaren 4ko astean zehar, parte hartu nahi duten komertzioek euren erakusleihoak apaindu ditzakete, gaia "1299ko urriaren 5a" izango da. Era berean, horrela nahi duten ostalariek pintxo batekin pintxo txapelketan parte hartu ahal izango dute (pintxoa urriak 4ean egingo dira).

Bi txapelketetan parte-hartzen duten ostalari eta merkatariek kartel identifikagarria izango dute. Sari banaketa urriaren 4ean egingo da 13:30tan.