Albisteak

 
Plentziako langabetuen erroldan izena emateko epea IRAILAK 1ETIK, ASTEARTEA, aurrera hasiko da eta era jarraian irekita egongo da.

Lehen fase honetan, IZEN-EMATEKO ORRIAREKIN BATERA, CURRICULUM VITAEA soilik aurkeztu beharko da. Aurrerago, aurkeztutako agirietan jasotzen diren datuen egiaztagiriak eskatuko dira. 

Eskaera orriak, Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (Astillero Plaza z/g ), Plentziako Uri Udaleko web gunean (www.plentzia.org) eta Goñi Portalen (Kale Barria, 2) egongo dira.

Hurrengo esteka hauetan izen-emate orria kontsultatu edota deskargatu daiteke:

LANGABETUEN ERROLDAN IZEN-EMATEKO ORRIA (PDF)
LANGABETUEN ERROLDAN IZEN-EMATEKO ORRIA (WORD)