Albisteak

 

2016 ekitaldiari dagokion TMIZ Errolda Fiscala onartu da, oraintzeko epea martxoaren 1etik apirilaren 16ra zabalik egongo da.

Interesdunek, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 eguneko epean, espedientea aztertu ahalko dute eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin.

Zerga hau ordaindu behar duten udalerri honetako bizilagunek hurrengo modu, epe eta tokietan egin beharko dute:

Ordainketa borondatezko epea (gainordainik gabe) martxoaren 1etik apirilaren 16ra izango da, ordainketak hurrengo eretan egin daitezke:

  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: etxera bidalitako inprimaki-sorta aurkeztu beharko da ondorengo banketxeetan: KUTXABANK, LABORAL KUTXA eta LA CAIXA.
  • Ordainketaren kudeaketa banku-erakunde bateik egin dezake, honek onartuz gero, eta BBK-ko bulego batean aurkeztu beharko du borondatezko epea amaitu baino lehen.
  • Helbideratutako ordainagiriak. Zergaren ordainketa banku-erakunde zehatz batean egietko eskatu duten zergaren jabeei horretarako ezarritako kontuan zordunduko zaie ordainagiria 2016ko apirilaren 16an.

Informazio gehiago UDAL EDIKTOAN eta IBILGAILU MOTA ETA INDARRAREN ARABERAKO TARIFAK