Albisteak

 
Helburua
Irizpide artistiko, tekniko eta komertzialen arabera ondoen dekoratutako Plentziako establezimendu komertzialetako erakusleihoak sarituko dira, betiere “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” lelopean.
Lehiaketa honen bidez saritu egin nahi da Plentziako saltzaileek egiten duten ahalegin eta lana bezeroak erakartzeko, irudimenez eta orijinaltasunez dekoratzen dituztelako beren erakusleihoak helburu hori lortzeko. Saltzaileek beren produktuak erabiliko dituzte langintza horretarako eta, bidez batez, herriko merkataritza ere dinamizatuko dute, betiere “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” lelopean.

Izen-emateak
Izen-emateak udala@plentzia.eus helbide elektronikoaren bitartez egingo dira, 2017ko irailaren 25etik urriaren 3ra.
Izena emateko datu hauek eman beharko dira: establezimenduaren titularraren izena, establezimenduaren izena, eta harremanetarako telefonoa.

Erakusketa epea
Erakusleihoek ikusgai egon behar dute gutxienez 2017ko urriaren 3tik 8ra (biak barne).

Balorazioa
Erakusleihoaren gaia da “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena”.

Epaimahaia
Epaimahaikideak establezimendu parte-hartzaileetara joango dira balorazioa egitera, eta egoki deritzen sariak banatuko dituzte beren irizpidearen arabera. Hala iruditzen bazaie, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango dute.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2017ko urriaren 8an bertan iragarriko da, arratsaldeko 16:30ean egingo den sari-banaketan Astillero Enparantzan.

Sariak
Establezimendu irabazleak lehiaketa hau irabazi duen bereizgarri bat eta 100€ jasoko du bere merituen erakusgarri.

Onarpena
“Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” Erakusleiho Lehiaketaren III. edizioan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarri hauek osorik onartzea.
Plentziako Udalak eskubidea du parte-hartzaileen eta erakusleihoen izenak edota argazkiak zabaltzeko, baita edozein aldaketa egiteko ere.