Albisteak

 
Plentziako Udalak, Uribe Kostako Behargintzarekin batera, Tokiko Enplegua Sustatzeko Lanbideko programa martxan jarriko du. 2 peoi, 2 lehen mailako igeltsero eta administratri laguntzaile 1.

Ekimen hau, Lanbiden hurrengo postuen eskatzaile bezala dauden Plentzian erroldatutako langabetuei zuzenduta dago: obra publikoetako peoia, lehen mailako igeltseroa eta administrari orokorra.
Programa hau berehala martxan jarriko denez, interesa duten herritarren lehen bait lehen aurreko ezaugarrien arabera erregistratu daitezen 7 eguneko epea izango dute.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko Lanbideko webgunera jo beharko dute (www.lanbide.net).