Albisteak

 

Plentziako Udalak, Uribe Kostako Behargintzarekin lankidentzan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren “Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen” Programa martxan jarriko du.

Udal lanen brigadan barneratuko diren 3 peoi kontratatuko dira, kontratuak 3 hilabetekoak izango dira.

Ekimen hau udalerrian dauden langabetuei zuzenduta egongo da, eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Orokorraren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpeneko irizpideak jarraituko dira. Hautaketa prozesuan sartu ahal izateko  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dira, hain zuzen Obra Publikoetako Peoi Orokorra perfilean. Lanbideko Curriculum-ean aldaketarik egin behar izanez gero, Uribe Kostako Behargintzan edota Lanbideko edozein bulegotan egin daiteke 2016ko urtarrilaren 29a arte (barne).