Albisteak

 

Apiriletik aurrera, hainbat aldaketa egingo dira hilean behin etxe guztietara iristen den Goñi Portalen kultura-agendaren banaketan. Orain arte hilaren 10etik 15era bitartean jaso dugu etxeetan, eta gertatu izan da iragarritako jarduera batzuk dagoeneko amaituta zeudela agenda iristen zenerako, beraz, aurrerantzean hilaren hasieran jasoko dugu.

Hala, jendeak iragarritako ekintzetan parte hartu ahal izango du, astia izango duelarik sasoiz izena emateko gure Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan.

Bestalde, hemendik aurrera agenda gutun-azalik eta etiketarik gabe jasoko dugu, hala diru kopuru handi bat aurreztuko dugu material eta zigilutan. Banaketa-modu berri honekin beste gastu batzuk ere saihestuko ditugu, ez dagoelako mezularitza zerbitzurik, ez eta agenda gutun-azaletan sartu beharrik. Horretan aurrezten den dirua kultur etxeko zerbitzu orokorretarako erabiliko da.

Baina, gutun-azal eta etiketak aurreztuz (eta horrek berekin dakarren prestakuntza-lana), eta bitartekariak eta bidaiak saihestuz, batez ere ingurumenak irabaziko du, agenda ekologikoagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa lortuko dugulako. Paperean jaso nahi ez duenak posta elektronikoz jaso dezake pdf formatuan, hala eskatzen badu kultura@plentzia.eus helbidean, eta hantxe esango zaio zer egin behar duen horretarako.