Albisteak

 
Pasa den astean bide-garbiketa enpresako arduradunarekin bildu ginen eta zerbitzua hobetzeko asmoz hainbat aldaketa proposatu dizkiogu. Beraz, hemendik aurrera hilabetean behin astelehenetik ostiralera langile batek herriko gune bateko kaleak (Txipio-Saratxaga, Alde Historikoa-Areatza, Portua-Labasture-Ibiltokia...) modu sakonean garbituko ditu, maiztasun handiarekin belarrak kenduz eta hiri-altzariak eta estolda-zuloak garbituz. Modu honetan auzoak garbiago mantenduko dira.
Bestalde, orain arte ostiralero kamioi batek kale batzuk (Erribera, Areatza...) presiopeko urarekin garbitu ditu. Hemendik aurrera Alde Historikoko kaleak presiopeko urarekin ere (eskuz kamioia sartzen ez delako) garbituko dira, bi guneak txandakatuz. Horrela, gune historikoak merezi duen mantenua jasoko du.
Apurka-apurka eta guztion laguntza eta ardurarekin Plentzia hobetzen goaz!