Albisteak

 

Uribe Kostako berbalagunok Sendabelar ikastaroa antolatu dugu martxoaren 5 eta 12an (larunbatak) egiteko, 10:00etatik 13:00etara, Gorlizko Sertutxenan. Irakaslea: Mentxu Amunategi bermeotarra. Hona hemen programa:

1. egunean irteera bat inguruko landareak ezagutzeko, eta bide batez aprobetxatu berbalagun bakoitzak herbarioa egiteko (bakoitzak artaziak ekarri beharko ditu). Ikusi-batutako landareekin eta egunkariekin osatuko dugu liburuxkatxo bat: herbarioa.

2. egunean ukendu bat egingo dugu, berbalagunen artean adostutako ukendua, eta aukera izango dugu landareekin prestatutako zerbait dastatzeko.

Erantsita duzue kartela. Ikastaroa doakoa da. Izena eman nahi baduzue, erantzun e-mail honi ahalik eta azkarren, eta jarri izen-abizenak eta telefonoa. Kopurua mugatua da (18 lagun).

Animatu!!

Kartela ikusi (JPG 184KB)