Albisteak

 

2015eko URRIAREN 4a, IGANDEA
10:00etan – Dultzaineroen kalejira.

Goizeko 10:00etatik aurrera “ZER DA PLENTZIA ZURETZAT?” HAURREN MARRAZKI Lehiaketako erakusketa.
Adin kategoriaka jarriko dira Astillero Plazan.

Egun osoan zehar “PLENTZIA HIRIBILDUAREN URTEURRENEKO PINTXO LEHIAKETA” (Parte hartzen duten establezimendu guztiek kartel bereizgarri bat jarriko dute, lehiaketan parte hartzen dutela adierazteko) eta Erakusleiho Lehiaketa.

11:00etan.- Bisita gidatua Plentzian barrena (euskaraz).
          Eman izena: Turismo Bulegoan irailaren 22tik 30era.

11:30ean – Dantza saioa Plentziako ITXAS EDER taldearen eskutik Elizako Plazan.

12:30ean.- “ANTZINAKO JANTZIEN” desfilea, 1299an (hiribilduaren sorreran) erabiltzen ziren jantziekin (esaterako: baserritar jantziak, ofizioetakoak, nobleenak, e.a.). Antzinako arropez jantzitako parte-hartzaile guztiek ibilbide bat egingo dute Alde Zaharrean, Elizako Plazatik hasi eta Astilleroraino.

13:00etan - PLENTZIA KANTAGUNE elkartea Plentzia zaharreko hainbat tokitan ibiliko da goiza alaituz.

13:30ean – Marrazki lehiaketako, “Plentzia Hiribildua Urteurreneko” pintxo lehiaketako eta Erakusleiho lehiaketako sari-banaketak.

19:00etan.- Plentziako IRAUNKOR abesbatzaren emanaldia Plentziako Elizan.

2015eko URRIAREN 4a, ASTELEHENA
19:30ean.-  IRIS AZQUINECER, txelojole konposatzaile izugarriaren kontzertua, Maria Magdalena eleizan. Emanaldia Hiruburuaren antzinako bideoen proiekzioak lagunduta egongo da.                                                                                                                          

HERRITAR GUZTIAK ANIMATZEN DITUGU PARTE HARTZERA, LEIHO EDOTA BALKOIETAN PLENTZIAKO BANDERAK JARRIZ.