Albisteak

 

TxakoliBus izeneko proiektu berri honetan, Uribe eskualdeko 7 txakoli upategik eta urpeko upategiak parte hartzen dute, zeinek enologi turistei eta bisitariei orokorrean Txakolinaren Mundura eta Urpeko ardoaren mundura hurbilduko dizuena. TxakoliBusera igotzea erabakitzen dutenek, upategi bakoitzak ekoizten dituen txakoli eta ardo ezberdinak dastatzeko eta baita Uribe eskualdeko leku interesgarrienetarikoak turismo gida baten laguntzaz goiz osoa bisitatzeko aukera izango dute. Bisitak amaitzerakoan, Euskal gastronomia dastatzeko aukera egongo da, eskualdeko herri desberdinetan bazkaltzeko denbora librea egongo baita.

Proiektu hau "Euskadi Gastronomika" Turismo Produktu Klubaren barne sortu da, "Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea"ren eta bere "Enobus"aren laguntzaz.

Bilbo eta Gasteiz, Arabar Errioxarekin batzen dituen "Enobus"aren egutegi gehigarri batek, 2014an "Txakolibus"ak Uribe eskualdeko upategi eta leku interesgarrietako 4 irteera izatea lortu du (Ekainak 28 // Uztailak 19 // Abuztuak 9 // Irailak 20):

Irteerak Bilboko Moyua plazatik izango dira, goizeko 9:30etan. Honetaz gain, Txakolibusera igo nahi dutenek, Mungiako Udaletxeko autobus geltokitik ere egin ahal izango dute, goizeko 10:00etan. Autobusa 18:00etan jatorriko puntuetara itzuliko da.

Ekintza honen prezioa, nagusientzako 19€takoa da, BEZ barne eta 10€takoa 65 urte baino nagusiagoentzat eta 9-15 urte bitarteko umeentzat. 8 urterarteko umeek doan egin ahal izango dute bidaia (beti ere, nagusi batekin bidaiatzean).

http://www.uribe.eu/eu/itemid-1