Albisteak

 

Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak euskal federazioa ordezkatuko du oingo asteburuan Hanburgon jokatuko den Alemaniako Taekwondo Txapelketa Irekian (apirilaren 11, 12 eta 13).

Torrontegi 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da eta berarekin batera Mikel Bernal arabarra eta Nagore Irigoien bilbotarra izango dira, 87 kilotik gorako eta 62 kilo azpiko mailetan, hurrenez hurren.

Plentziarrak 33 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, Europako bigarrena izan da birritan, 2010ean eta 2012an. Bestalde, Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz.

Sorte on  Elaia!!! Plentzia osoa zurekin dago!!!