Albisteak

 

Plentziako Udalak airetiko 302 argazki erosi dizkio aireko eta lurreko argazkiak egiten dituen Bilboko enpresa bati, eta aurrerantzean Udalaren argazki-ondarearen parte izango dira.

Argazki horietan argi ikusten da Hiribilduak ia bost hamarkadatan izan duen bilakaera, nola konkistatu dituen espazio naturalak (itsasadarra, haren ertzak eta padura) eta nolakoa izan den hirigintzako garapena.

Udaleko hainbat sailek erabiliko dituzte argazki horiek, esaterako, Bulego Teknikoak, hirigintzarekin lotutako auziak konpontzeko. Horrez gain, kultur argitalpenetarako baliatuko dira eta hiritarren esku ere jarriko dira.