Albisteak

 

Eraso sexistak emakume izate hutsagatik emakumeei zuzendutako jokabideak, gizonek emakumeen gaineko botere-harremana izatea helburu dutenak eta emakumeen osotasunari eraso egin eta emakumeen independentzia ukatzen dutenak dira. Irainak, ukitzeak, jazarpena edo eraso fisikoak eta bortxaketak izan daitezke.

NOLA JARDUN ERASO SEXISTA BAT GERTATZEN BADA
1.- Erasoa jasan duten emakume edo emakumeekin hitz egin, jakiteko nola dauden eta neurriren bat hartu nahi duten. Emakumeen erabakia errespetatu behar da. Ahal den neurrian, erasoa jasan duten emakumeei lasai egoteko moduko leku batera lagundu eta azalduko diegu laguntza eska dezaketela.
2.- Emakumeek egoki baderitzote, udaltzainei edo ertzainei deituko diegu. Emakumeak dauden tokira gertura daitezen, laguntza eta informazioa eman diezaieten.

Jokabide matxistaren bat edo eraso sexistarik atzematen bada, 112 telefonora deitu daiteke; Plentziako Udaltzaingoari 946773310 (aste egunetan 07:00etatik 22:00etara; asteburuetan 09:00tatik 21:00etara edo Ertzaintzari 944063420.