Albisteak

 

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. Bi edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak ondoko koadroan daude jasota:

  • Etxekotresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakeleko telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, dvdak eta kasseteak
  • Erradiografiak