Albisteak

 
Plentziako Udalak, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ekimen hau martxan jarri du.
Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun sailetik “EMAKUKEEN BEGIRADA’” erakusketa antolatzen da IV. edi- zioz.

Erakusketa hau, 2016ko martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatuko diren jardueren barruan aurkezten da. Honen bidez, “EMAKUMEAK” gaia testu-inguru hartuta, artista desberdinek egindako margolan edota argazki lanen erakustaldi kolektiboa bultzatzea nahi da.

Guzti honen xedea, sexu arrazoiengatik sortzen diren bazterketari lotutako kontzeptu eta estereotipoak aldatu edota hauei buruzko gogoeta bide ematea nahi duen sormena bultzatu nahi da.
Laburbilduz, parte-hartze eremu honen bitartez, hausnarketa, elkarrizketa eta espresioa lantzea bilatzen da.

EGITARAUA:
Martxoak 7, 18:30etan Goñi Portalen. 
AURKEZPENA : David Crestelo Dominguez, Plentziako Alkatea. Kultura zinegotzia Keltse Macias Zarraga. Berdintasun zinegotzia Elena Deba Blanco.
HITZALDIA:“EMAKUMEAK HISTORIA MARGOTZEN”Miriam Reguilón Martín. Artearen Historian irakaslea.
ERAKUSKETARAKO PRESTATU DUGUN BIDEOAREN AURKEZPENA eta LUNTXA.

Erakusketan 25 artista parte hartuko dute. 1.- ARRILLAGA ARREGI LURDES 2.- ARRUZAZABALA BARRIOS JOSEBA 3.- BALLESTERO  BALLERO MARI BEGOÑA  4.- BEITIA LASUEN GERBA 5.- CARPINTERO CARRANZA MERTXE 6.- CASADIEGO GOMEZ MARIA YOLANDA 7.- DIEGUEZ PEREZ MARIA 8.- EGIA VALBUENA KOLDO 9.- GARCIA MARTINEZ AINARA 10.- GOIRI LARRAURI NEKANE 11.- GONZALEZ FANO FEDERICO 12.- GUERRA BARBADILLO JOSE RAMON 13.- HERNANDEZ LOPEZ JAVIER 14.- LICERANZU MARTINEZ EDURNE 15.- LOPEZ MARTIN TXARO 16.- MACIAS ZARRAGA KELTSE 17.- MOLINOS ZUFIRIA ARANTZA 18.- PEÑA PEÑA PILAR 19.- RIOS SAN PEDRO AMADA 20 .-ROGRIGUEZ BUTRON NIEVES 21.- SANCHEZ PEÑA ANGEL JOSE 22.- SENA HOOKER CRISTINA 23.- VALDERREY GARCIA NOELIA 24.- VILLA  CASTELLANO MARI PAZ 25.- VILLARMARZO ALBERDI MARIA ISABEL.

Plentziako Udalaren Kultura eta Berdintasun Sailak, aldez aurretik, erakusketarekiko interesa agertu duten pertsonen parte hartzea eskertu nahi du eta, bide batez, plentziar guztiak batasun eredua eta talde-lana izan den erakusketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Erakusketaren inaugurazioa martxoaren 7an, 18:30etan izango da eta 21ean amaitu.  Erakusketa aretoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.