Albisteak

 

Goñi Portalen ikusgai otsailaren 1etik 14era.

“ArgiHizkiak” literatura-lehiaketaren 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu labur onenak batzen dituen erakusketa OTSAILAREN 1ETIK 14RA arte bisitatu ahalko da GOÑI PORTAL KULTUR ETXEAN (Kale Barria, 2). Erakusketa bisitatzeko ordutegia: astegunetan, 11:00 – 13:00 eta 16:30-20:00.

Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle askok parte hartu zuten aurtengo lehiaketan, eta hainbaten testuak aukeratu zituen epaimahaiak erakusketan ager daitezen; beraz, aipamen berezia merezi dute. Plentziako institutuko 100 lagunek 108 testu helarazi zituzten; institutuan bertan barne lehiaketa antolatzeaz gainera.

Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA.