Albisteak

 

711/2006 Errege Dekretuak, 2042/1994 Errege Dekretua zuzentzen duena, bi gurpiletako ziklomotorrak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditu behar duten epea arautzen du: 6.1.b. artikuluaren arabera, bi gurpiletako ziklomotorrek, 3 urtetik gorako antzinatasuna badu (bestela salbuetsita legoke), bi urteko gauzatu behar delarik. 

Horrela, datorren 2017ko maiatzaren 10an, asteazkena, IAT egiteko unitate mugikor bat gure udalerrira etorriko dela jakinarazten da, beraz, behar izanez gero, azterketa teknikoa bertan egiteko aukera izango da. Frogak Arpillao aparkalekuan, Txurrua kalean, goizeko 9.300tan burutuko dira.

Aurretiazko hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da, bai Udaltzaingoan bertan eskatuz, bai 946773310 telefonora deituz. Horretarako, datu hauek eman beharko dituzu: titularra, matrikula eta telefonoa.
(Udalerriko ziklomotorretarako lehentasuna).

Azterketa egunean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen fitxa edo azterketa teknikoaren txartela.
• Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
• Ibilgailuko seguru agiria.

Zerbitzua ordaintzeko, mesedez, zenbateko zehatza eraman 27,05 €.