Albisteak

 
Plentziako Udalak aplikazio informatiko bat abiarazi du Areeta eta Plentzia arteko trenaren historia ezagutarazteko. Aplikazioak hamaika pantaila ditu, tren-lineak dauzkan geraleku eta geltokiak bezain beste. 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilek –gurasoek lagundurik esperientzia hobetzeko- trebetasun, abilezia, memoria eta sormen probak gainditu beharko dituzte hamaika geltokietako bakoitzean.  Hori guztia alderdi didaktikoa ahaztu barik, jokoak aurrera egin ahala aukera izango baitute garraiobide honen pasarte historiko batzuk ezagutzeko.
Aplikazioa sakelakoetan edo tabletetan deskargatu ahal izango da, iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioetan. Sartu zure telefonoko storean eta bilatu aplikazio informatikoa 125 Ferrocarril Plentzia izenarekin.

Plentziako OvejaCreativa enpresak diseinatu eta garatu du aplikazioa.