Albisteak

 
Plentziako Udalak “PLENTZIA” izena serigrafiatuta duten peto batzuk erosi ditu Kirol Zinegotzigoaren bitartez.

Peto horiek udalerriko klub eta elkarte guztien eskura daude, klub eta elkarteetako pertsonek jantzita eraman ditzaten antolatzen diren proba edo ekitaldietan.

Peto horiek eskuratzeko, eskaera bat egin behar da udal erregistroan behar adinako aurrerapenarekin eta datu hauek bete behar dira:
- Klub edo elkarteko arduradunaren izena.
- Zein proba edo ekitalditarako eskatzen den eta noiz egingo den.
- Eskatutako peto kopurua. 

Eskatzaileak konpromisoa hartzen du petoak garbi eta hartu zituen moduan itzultzeko, bestela Udalak eskubidea du eskatzaileari petoa kobratzeko.