Albisteak

 

Plentziako udala, Gazteria Zinegotziaren bitartez eta udalerriko Gazteinfo zerbitzuarekin lankidetzan, lonjak erabiltzen dituzten herriko gazteekin harremanetan jarri da, hauen eskakizunak ezagutzeko eta elkarlanean eskakizun hauek asetzeko lan ildoak ezartzeko asmoz.

Hortaz, hurrengo ostiralean, azaroak 6, herriko alkatea, David Crestelo eta Gazteinfoko teknikaria udalerriko gazte lonjetatik igaroko dira azaroaren 27an ospatuko den batzarrerako gonbidapena luzatuz.