Albisteak

 
ONARTUTAKOEN ZERRENDA ETA AZTERKETA DEIALDIA
2019ko udako denboraldirako aparkalekuko hiru zaintzaile eta hondartzako komunen zaintza eta garbiketarako bi arduradunen hautaketan parte hartzeko eskarien zuzenketak aurkezteko epea amaituta.

Alkateak honako hau ebatzi du:
1.- Hautaketa prozesutik kanpo geratzen diren pertsonen zerrenda eta kanpo geratzearen arrazoiak argitaratu.
2.- Hautaketa prozesu barruan dauden pertsona guztiei azterketa deialdia luzatzea. Azterketa maiatzaren 21an egingo da goizeko 12:00etan Goñi Portalen (Kale Barria, 2).
3.- Azterketen emaitzak 2019ko udako denboraldirako aparkalekuko hiru zaintzaile eta hondrtzako komunen zaintza eta garbiketarako bi arduradun hautatzeko Oinarrien BOSGARREN puntuan zehaztutakoa betezen duten hautagaiei soilik gehituko zaizkie.
4.- Puntuaketa guztiak jasota daudenean iragarki taulan eta udalaren web gunean argitaratuko dira, alegazioak aurkezteko epearekin batera.

ONARTUTAKOEN ZERRENDA (PDF, 964KB)