Albisteak

 

Apirilaren 15ean, eguerdiko 13:15etan, Plentziako udaletxean bildu ziren epaimahaikideak, Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendako logoa eta lema aukeratzeko helburuarekin.

Aurkeztutako zortzi proposamenak baloratu ostean (oinarrietako irizpideak jarraituta), 11 aukera! logoa duen proposamena aukeratu zuten.

Logoa eta lema publikoki aurkeztuko dira apirilaren 22an, arratsaldeko 19:0etan, Gorlizko Sertutxena aretoan. Biak izango dira Euskara Agendako irudi nagusia, eta karteletan, agendetan, ekintzetan… agertuko dira; eta apurka-apurka, sinbolo bihurtzen hasiko da.

Irabazleak logoaren eta lemaren inguruko azalpenak eman ostean, maiatzean eta ekainean egingo diren ekintzen berri ere emango dugu.

Hurbildu zaitezte Euskara Agendako irudi nagusia ezagutzera!!!