Albisteak

 
Ekonomi Jardueren gaineko zerga kudeatzeko arauak epaizten zituen azaroaren 16ko 2010/120 Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, honekin batera bidaltzen zaio Udal horri 2015 ekitaldiko Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokion Matrikula (salbuetsita ez dauden eta udal kuotengatik agertutako subjetu pasiboak) otsailaren azken 15 egun jendeari erakusteko, doakien zergadunek aztertu ahal izan dezaten.

Aipatutako zergaren Matrikulan sartze, kanpo uzte, edo bertan agertutako datuen aldatze egintzen aurka, berraztertze errekusrtoa edo ekonomia-administrazioko erreklamazioa jarri ahal izango dte interesatuek, Udal Zerga eta Zerga Zentsuen Zerbitzuko buruarengana edo Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratibora (hurrenez hurren) joz, bietarako hilabete bateko epea izango dutelarik erakusteko epea amaitzen den egunetik aurrera. Bi erreskurtso motak ezin izango dituzte jarri aldi berean.