Albisteak

 
Aurreko legealditik (zeinetan gasturako aurrekontu-partida bat baitzegoen esleituta) aurreikusita dagoen bezala, eta behar diren baimen guztiak lortu ondoren, pasa den ostiralean, urtarrilaren 29an, 2 edukiontzi jarri dira padel pistaren inguruan, Plentziako piraguismo klubak erabil ditzan.

Kirol zinegotziak urtarrilaren 28ko Osoko Bilkuran azaldu bezala, hasieratik lan egin da Klubeko presidentearekin batera, inguru horretan hobekuntza-lanak egin eta kirolarien segurtasuna bermatzeko, eta, bide batez, oinezkoentzako pasabide bat egiteko toki horretan.

Kontu hau bulego teknikoaren esku dago, hark aztertu eta txosten bat egin dezan, eta halaxe jakinarazi zaio Piraguismo Klubari.