Albisteak

 
Plentziako Udalak, Ikei aholkularitzari eskatutako ikerketa honek, Plentzia merkataritza eta zerbitzu gune gisa sendotzea du helburu, eta aldi berean bertako merkataritza sektorea tresna egokiez hornitzea inguruan handitzen ari den lehiakortasun mailari aurre egin ahal izateko.

Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi berriak, 2004an egin zena eguneratzen du, eta bi fase handietan zehazten da: alde batetik, bertako merkataritzak duen lehiakortasun mailaren posizioaren Diagnosi bat, eta bestetik, bigarren fase batean, bertako Merkataritza dinamizatu eta sustatuko dituen, merkatal-hirigintzarekin, marketing city-arekin, eta enpresa ehunarekin loturiko jarduera estrategiko desberdinak proposatuko dira.

Diagnosi fasea aurrera eraman ahal izateko, hurrengo egunetan zehar inkesta bat burutuko da egoiliarren artean, (hauen erosketa ohiturak ezagutzeko asmoz) eta baita merkatari eta ostalarien artean (bere establezimenduen kudeaketa eta bilakaerarekin loturiko alderdiak aztertzeko helburuarekin). Guztira, 100 inkesta egingo dira Plentziako egoiliarren artean, beste 100 inguruko egoiliarren artean (Barrika, Gorliz,Urduliz, Lemoiz…) eta 40 profesional inkestatuko dira. Aldi berean, elkarrizketa eta bilera desberdinak egingo dira bertako profesionalen artean, sektorea hurbiletik ezagutzeko asmoz.

Plentziako Udala, zerbitzu sektoreak (merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza) turismoarekin batera Plentziaren garapenerako duen garrantziaz, eta epe honetan agertu daitezkeen aukera desberdinez jabetzen da. Horregatik, Biziberritze Plan berezi honen bidez, bertako zerbitzu sektoreak, Plentzia merkataritza-gune gisa eta bertako enpresa ehuna indartzeko balioko duten jarduera desberdinen diseinuan parte hartzeko aukera ezin hobea izango du.