Albisteak

 
Pasa den astelehenean, otsailak 29an, Plentziako Udalean Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aldetik, Itsas eta Lur Eremu Publikoaren kontzesioko Errotabarri kirol azpiegiturak legalizatzeko baldintza eta preskripzioak jaso dira.

SD Plentziak, datorren denboraldia konpondutako zelaian hasi dezan, futbol zelaia konpontzeko eta ondoko oinezkoen bidea egokitzeko lanen prozesu honi hasiera emango zaio Udalak 10 eguneko epean berariazko onarpenaren bitartez eta Ministerioaren Kontzesioko komunikazioa idatziaren bitartez.

Bide batez, aurrerago esandakoaren arabera, gogorarazi, kontzesioaren 10 urteko epea deskontatzen hasiko dela eta behin betiko lekua bilatzeko epeari lotutako beharrizana dagoela.
Udaleko Zerbitzu Juridikoak, bai Arlo Teknikoa, lanen lizitazioa ateratzeko izapideak erraztu eta bizkortzeko lanetan ari dira.

Adierazi ere, tartean dauden erakunde guztiei egungo egoera honen berri eman zaiela.