Albisteak

 
Plentziako Udaleko Enplegu Zinegotzigoak, enplegua sustatzeko jardueren barruan, “Txirbil-harroketako makinak eta sistemak prestatzea eta programatzea” doako modulua eskaini nahi du. Modulu hau, besteak beste,“Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa” Profesionaltasun Ziurtagiria (PDF, 223KB) lortzeko egin behar diren hiru moduluetariko bat da.
 
“Txirbil-harroketako makinak eta sistemak prestatzea eta programatzea” (MF0090_2 kodea) prestakuntza moduluak 260 ordu dirau eta lau prestakuntza unitatez eratzen da:
  • Makinak, ekipoak eta erremintak prestatzea txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-eragiketetan (80 ordu).
  • Piezak txirbil-harroketa bidez egiteko CNC programak egitea (80 ordu).
  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako fabrikazio-prozesu osagarriak (70 ordu).
  • Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan (80 ordu).

Prestakuntza IES MUNGIA BHI zentroan emango da. Ordutegia astelehenetik ostegunera 16:00tatik 20:00ak arte izango da eta 2018ko abenduaren 17an hasiko da

Interesdunek hurrengo irizpideak bete beharko dituzte:
  • Lan eskatzaile izatea.
  • Hurrengo titulazio hauetariko bat izatea: DBH edo baliokidea, erdi mailako prestakuntza zikloan sartzeko froga edo 2.MAILAKO konpetentzia klabe ziurtagiria.
  • Zentrora joan ahal izateko baliabideak izatea.

Izen emateko epea 2018ko abenduaren 5ko 14:00tan amaitu da. Interesdunak Plentziako Udalean izena eman beharko dute, aurrez aurreko harretan Astillero Plazan, 8:00tatik 14:00ak arte edo telematikoki Plentziako Udaleko web guneko “Tramiteak on line” atalaren bitartez. Eskaerarekin batera hurrengo agiriak aurkeztu beharko dira:
  • NAN edo NIE fotokopia.
  • LANBIBDEn izen ematearen altei buruzko txostena (ez dira onartuko 2018ko azaroaren 20a aurretiko txostenak). 
  • DBH edo baliokidea, erdi mailako prestakuntza zikloan sartzeko froga edo 2.MAILAKO konpetentzia klabe ziurtagiria.

Izen emandakoen kopurua, erabilgarri dauden plaza kopurua baino gehiago baldin bada, langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute. Egoera honek jarraitu ezkero, Plentziako Udalak zozketa egingo du 2018ko abenduaren 11an, goizeko 10:00etan Udaletxeko Erloju Gelan.