Albisteak

 

Aurten ere Oporretan Txangora egitasmoa egingo dugu, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz herrietan erroldatutako 6-12 urte bitarteko umeentzat.
Txangoak apirilaren 8an, 9an eta 10ean izango dira eta aurten Pasaiako Albaola Itsas kultur faktoria (Gipuzkoa), Gasteizko izotz pista eta Salburua parkea (Araba) eta Muskizko El Pobal burdinola eta Area hondartzara (Bizkaia) doaz.

Izen-emateak martxoaren 2an, 3an eta 4an izango dira, eta bi modu daude: Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegora etorri (Gatzarriñe 4, Sopela) edota euskera4@uribekosta.org helbidera izen-emate orria bidali.

Kartela (PDF, 325KB)

Gurasoentzako informazioa (PDF, 241KB)

Izen emate orria (PDF, 222KB)