Albisteak

 

 Erreklamazioak egiteko epea agortuta eta erreklamazioak ebatzita, aparkalekuko 3 zaintzaile eta hondartzako komunen  zaintza eta garbiketarako 2 arduradun hautatzeko Oinarrietako BOSGARREN klausulan eta Lehen Faseari dagozkion datuen baloraziorako behin-betiko emaitzak argitaratzen dira.

Lehen Fase honetan 25 punto lortu ez dituzten interesdunak prozesutik kanpo geratu dira.

Bigarren faseko, tokiko inguruneko ezagutza baloratzeko test itxurako azterketa, maiatzak 26an, asteartean, Goñi Portalen (Kale Barria 2) egingo da.

Azterketa egiteko bi deialdi egongo dira: lehena (A TXANDA) goizeko 9:00tan izango da eta bigarrena (B TXANDA) goizeko 10:00etan. Hurrengo taulan pertsona bakoitzaren txanda jasotzen da.

Hautagaiek lan-egun 1 izango dute Bigarren Faseko emaitzak argitaratzen diren egunetik (2015eko maiatzak 27ko 14:00ak arte) egon daitezkeen erreklamazioak aurkezteko.

EMAITZEN ZERRENDA ETA AZTERKETA EGITEKO TXANDEN TAULA