Albisteak

 

EUSKARAZKO ETA GAZTELANIAZKO POESIA LEHIAKETA
ANTOLATZAILEA: PLENTZIAKO UDALA

1.- Gaia: bidalitako lanak Plentzia eta plentziarrak, itsasadarra eta bere inguruak islatu edo aipatu behar ditu.

2.- Parte-hartzaileak: Nahi duten guztiek parte har dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak lan bat baino ezin dezake aurkeztu. Izen-ematea dohainik da. Lehiaketan parte har dezake 17 urtetik gorako edozein pertsona fisikok. Parte hartzea dohainik da eta olerkiak originala izan behar du. Baldintza hori betetzen ez bada, parte-hartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da. Antolatzaileen epaia apelaezina izango da.

3.- Formatua: Lanak gehienez 30 bertsokoak izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz idatziak, 12 tamainako Times New Roman letra motan (Word formatuan). Parte-hartzaile bakoitzak lan bat baino ezin dezake aurkeztu.

4.- Aurkezteko era: Euskarazko olerkien kasuan, bidali posta elektroniko bat helbide honetara: isabel.gezuraga@azkorri.com eta gaztelaniazkoen kasuan, hona: lu_ma47@hotmail.com

5.- Xedea: Aukeratutako olerkiak Udalak kaleratuko duen liburu batean argitaratuko dira, eta nahi duenak erosi ahal izango ditu.

6.- Aurkezteko epea: Lanak 2015eko AZAROAren 20a baino lehen bidali behar dira.