Albisteak

 
(Juan Mari Barasordak idatzia, .38 Aldizkari Digitala)

Holmes-ek Watson jolasa hasteko hitzez adoretzen zuen bezala, zale honek urte luzez etsipenez oroitutako proiektu honen berpizkundearen berri ematea onartu du, ilusioz beteriko proiektua da hau.
Plentzia itsas Uri txikia da, bertan 1992an “LANBRO BELTZA literatura eta zine beltzaren Lehen Topaketa” garatu zen. Garai haietan, Gijoneko Aste Beltza (1992an bere laugarren edizioa ospatu zuen) genero hau garatzen zuen ekimen bakarra zen.

1992ko urtarrilaren 17an, Plentziako Alkate (Andoni Urrutxi) eta Zinegotzi (Keltse Macias y Jose Urrutia) zirenak, “I. LANBRO BELTZA Topaketa” aurkeztu zuten. Lehen topaketa horiek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko laguntza ekonomikoa izan zuten (jardunaldien aurrekontua garaiko 2.350.000 pesetatakoa izan zen), ondorioz; genero beltzeko garaiko lumarik onenak batzeko aukera sortu zen.

Manuel Vázquez Montalbánen lan literarioa errepasatzeko elkarrizketa-solasaldia garatu zen. Manuel Quintok nobela, filma eta telesail beltzen mahai-ingurua moderatu zuen, mahai-inguru horretan Francisco González Ledesma, Andreu Martin, Juan Madrid eta Fernando Martínez Laínezek parte-hartu zuten. Zaleentzat ahaztezina den filma pantailaratu zen: Coen anaien “Barton Fink”, honekin batera “afari beltza” eskaini zen. Afari hori, Maigret anderearen erara egindako zopaz, Nero Wolfe erara egindako ahateaz, Pepe Carvalho aukeratutako ardoaz eta Philip Marlowk aukeratutako likorez osotu zen.

Julián Vallejok “Lanbro Beltza: ipuin beltzak eta polizia kontakizunen I. Lehiaketa”ko kartela diseinatu zuen. Lehen lehiaketa honetan 41 kontaera aurkeztu ziren, gainera “Luna Negra” nobela beltzen etxea aurkeztu zen, Ikusanger argitaletxeko komiki beltzarekin batera. 

Antolatutako egitaraua zoragarria izan zen, hala eta guztiz ere, Udalak aurrekontu falta dela eta, hainbat ekimen bertan behera utzi behar izan zituen, adibidez; zulaketa kriminaleko jardunaldia eta ekimena zarratzeko kontzertua. Alabaina, hurbildutakoak, ekitaldi hori urte luzez izugarrizko abentura bezala gogoratzen dugu. Zoritxarrez abentura horrek beste urte bakar batez iraun zuen, horregatik uste dugu beharrezkoa dela ekimen hau berpiztea.

2015ean Plentziako Udalak LANBRO BELTZA berreskuratzeko proposamena onartu du. Proposamen hau, aurreko edizioetan parte hartu zuen zale baten eskutik heldu da. .38 Aldizkari Digitalaren ekimenari esker, abentura hori berriro bizi ahal izango da. Abentura berri honek ez dauka aurreko ediziotako aurrekontuaren laurdena ere ez, ordea, gogoz, ilusioz eta polizi-literatura eta literatura beltzaren zaletasunez, eta genero honen inguruko gauza ezberdinez beterik egongo da.
LANBRO BELTZA III. Topaketak ekainaren 26 eta 27an berpiztearekin batera, LANBRO BELTZA nazioarteko kontakizunen III. Lehiaketa (enlace…) gehituko zaio. Ez da ahaztu behar, aste bat beranduago burutzen den, zine beltzaren zale amorratua den lagun baten ilusioz eta oroitzapenez antolatutako, MIKROFILM IV Bolumena (Genero Beltzeko film laburren Jaialdia: http://www.mikrofilmfestival.com/eu/), Guzti honekin, Plentziako Hiribildua Euskal Herriko genero beltzeko zaletuen erreferentzia puntu bihurtzea nahi da. Data horietan, Plentziako bisitariek itsas hiribilduaz gozatu ahal izango dute, eta dudarik gabe, guri genero beltzak liluratu gaituen bezala, herri honek harrapatu zaituztelakoan.

Berri ematen jarraituko dugu…

https://brumanegra.wordpress.com/