Albisteak

 

Helburua

Programan parte hartzen duten langabeek lan-munduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta.

Helburua lortzeko, pertsona partaideen arteko kooperazioan eta lankidetzan oinarritutako lan-metodologia aplikatuko da. Horrez gain, euren artean sinergiak sortu nahi dira, taldeak sortzeko, eta batera negozio ideiak garatu ere bai, azkenean enpresa berri bihurtzeko. Horietan norberaren enplegua eta hirugarren pertsonenak eratuko dira. Gidatzeko, koordinatzailea dago eta taldeko coachingaren teknikak erabiliz taldearen dinamizatzailea izango da.

Norentzat

Gorliz, Barrika, Sopelana, Berango, Getxo, Leioa, Urduliz, Plentzia, Lemoiz eta Erandio erroldatutako pertsona langabeentzat.

Edukia

Programa honako faseetan egituratuta dago:

I. Fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete eta erdi).

II. Fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete eta erdi).

III. fasea: enpresa sortzea eta jarduera abian jartzea (iraupena: 12 hilabete).

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Izen-ematea: Web: www.dema.eus

Izena emateko epea: deialdia BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 2016ko ekainaren 17ra arte

Informazio telefonoa: 944 189 055