Albisteak

 
Datorren zapatuan, urriaren 14an, Korrontzi taldeak Plentziako frontoian KORRONTZI DANTZAN ikuskizuna eskaini behar zuen Plentziako Itxas Eder eta Oinkari dantza taldeekin batera.

Duela egun batzuk Korrontzi taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek izandako ezbehar baten ondorioz, zapatuko ikuskizuna atzeratu behar izan da.

Data berria aurki helaraziko da. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.