Albisteak

 

Hainbat arazo sortu dira paper eta kartoi bilketarekin, eta ez bakarrik Plentzian, baita ere Uribe Kostako Mankomunitateko beste herrietan.

Horregatik, Plentziako Udalak eskatuko du beharrezko neurriak har daitezela zerbitzu hori ematen duen enpresaren aurka, paperaren eta kartoiaren bilketa selektiboa baldintza onenetan egin dadin.

Udalak argi ikusi du kontratua Garbialdi, S.A. enpresari esleitu zitzaionetik (Mankomunitateko Gobernu Batzordean, 2015eko abenduaren 23an,
180.349,04 euroren truke [BEZ kontuan hartu gabe] eta bi [2] urteko iraupenarekin), enpresak ez dituela betetzen kontratuko baldintzak. Ez du bilketarik egiten ezarritako egunetan eta paper eta kartoi gehiegi metatzen da, edukiontziek gainezka egiteraino; horren ondorioz, papera eta kartoia edukiontzien kanpoaldean pilatzen da, espaloi eta kaleetara zabalduz eta zikinkeria arazoak sortuz.

Hasieran esan ziguten enpresak denbora behar zuela zerbitzu berrira egokitzeko, lehen beste konpainia batek egiten baitzuen lan hori Uribe Kostan. Denborarekin ikusi dugu, ordea, arazoa ez dela hori. Izan ere, enpresa honek astean egun bat gehiagoz lan egiten du gaitasun handiagoa duen kamioi batekin. Hala ere, arazoak handitu egin dira konpondu beharrean, batez ere uda iritsi denean.

Horregatik, Udalak dagoeneko eskatu du har daitezela beharrezko neurriak enpresaren aurka, eta Uribe Kostako Mankomunitateko zerbitzu juridikoak horretan ari dira lanean.

Arazoak murrizteko, Udalak gutun bat bidali die 75 saltoki, taberna eta jatetxeri, eta laguntza eskatu die, kartoia tolestu dezaten edukiontzietan utzi baino lehen. Horrela, kartoi gehiago sartuko da edukiontzi barruan.

Bestalde, edukiontzi batzuk tokiz aldatuko ditugu bilketa-puntuak hobetzeko.