Albisteak

 

Kontuan izanik herritarrek sufre-hautsa botatzen dutela bide publikoan eta etxebizitzen inguruetan, etxeko animaliek -batik bat txakurrek- txizik egin ez dezaten toki horietan, jakinarazten da:

  • Sufrea substantzia arriskutsua dela, osasuna kaltetu dezakeena arnastu, irentsi edo azalarekin ukitzen bada.
  • Nahiz eta uste hori oso zabaldua dagoen, ez dagoela zientifikoki frogatuta sufrea eraginkorra denik konpainiako animaliek –batik bat txakurrek- txizik egin ez dezaten eraikinen fatxadetan edo hiriko altzarietan.

Horregatik ondorioztatzen da:
Debekatuta dagoela bide publikoan produktu kimikoak botatzea. Esan bezala, nahiz eta askok uste duten sufre-hautsa uxagarria dela txakurrentzat eta txakurrek ez dutela txizik egiten sufre-hautsa dagoen lekuetan, argi utzi behar da hori ez dagoela zientifikoki frogatuta, beraz, arazo hau konpontzeko, maskota horien jabeak kontzientziatu beharra dago, ohitura higienikoak har ditzaten bide publikoan.

Deskargatu bandoa (PDF, 115 KB)