Albisteak

 

Datozen egunetan egingo da Plentziako belar artifizialeko futbol-zelaiaren mantenimendu-lanen bigarren zatia, kirol-instalazio horien berrikuntza-lanen esleipen kontratuan adierazi bezala.

Hauek dira egingo diren lanak:

  • Juntura eta lerroen egoera berrikusi. Junturaren bat zabalik badago kolaz itxiko da.
  • Betegarrien deskonpaktazio sakona, silizezko hondarra eta SBR kautxua aireztatuz.
  • TurfTuner TT1600 eskuila pasatzea kautxua berriro banatzeko eta zuntza altxatzea.
  • Betegarri-mailak egiaztatzea.
  • Kirol-ekipamenduaren egoera berrikustea.
  • Ureztatze- eta drainatze-sareak berrikustea.
  • Txosten bat egitea, konpondutako juntura eta lerroen kokalekua eta betegarri-maila irudikatzen duen plano batekin, beste txosten bat egitea ureztatze-sistemaren eta drainatze-sareen egoerari buruz, beste bat kirol-ekipamenduaren egoerari eta erabilpen gomendioei buruz, e.a.

Behin betiko data konfirmatu gabe dagoen arren, printzipioz mantenimendu-lanak urriaren 13an, (ostirala) egingo dira, beraz, egun horretan ezingo da zelaia erabili.

Tribunako eserlekuak ordezkatzeko lanak urriaren 16an eta 17an egingo dira. Egungo banakako eserlekuak kendu egingo dira, hondatuta daudelako eta asko falta direlako, eta banku luzeak jarriko dira horien ordez.  Lan horien kostua 9.283,12 €koa da.