Albisteak

 
Honen bidez, Aparkalekuko 3 zaintzaile eta hondartzako komunen  zaintza eta garbiketarako 2 arduradun hautatzeko Oinarrietako BOSGARREN klausulan eta Lehen Faseari dagozkion datuen baloraziorako behin-behineko emaitzak argitaratzen dira.

Gogorarazi nahi dizuegu, Lehen Fase honetan 25 punto lortzen ez dituzten interesdunak prozesutik kanpo geratuko direla.

Edozein interesdunek balorazio puntuaketetan akatsik aurkituko baluke, 10 lan-eguneko epea (2015eko maiatzak 20ko 14:00ak arte) izango du dagokion erreklamazioa aurkezteko.

Behin emandako epea agortuta edota erreklamazioak ebatzita, Lehen Faseko behin-betiko puntuaketa argitaratuko da. Hurrengo argitalpen horretan Oinarriko BOSGARREN klausulan zehaztutako Bigarren Faseko proba egiteko ordua eta lekua zehaztuko dira.

Emaitzen zerrenda kontsultatzeko ikusi hemen: 2015 UDAKO HAUTAGAIEN ETA LEHEN FASEKO EMAITZEN ZERRENDA.