Albisteak

 

Plentziako Udalak, 2018ko Europako Hondakinen Aste barruan, azaroaren 17tik 25era, hozkailu solidarioa ekimena indartu nahi du. Ekimen honen helburu nagusia jakien xahuketaren aurka egitea da.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak 2015 urtean sortu zuen lehen hozkailu solidarioa eta 2016ko azaroan Plentziako hozkailu solidarioa martxan jartzeko prozesuan lagundu zuen.

Hozkailu solidarioa GoODS Sarien lehen edizioan hautagai izan da, hauek Nazio Batuakeko garapen jasangarriko helburuak betetzen laguntzen dituzten proiektu berritzaileak saritzen dituzte.

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformaren arabera, urtean 350.000 tonelada elikagai botatzen dira EAEan. 2030 urteko helburua galdutako jakien kopuru hau %50era jaistea da.

Plentziako herrian hozkailu solidarioa erabiltzen duten familiak daude, baina herritar guztiak animatu nahi ditugu hozkailua erabili dezaten. Berdin da pertsona bakoitzaren egoera sozio-ekonomikoa, edonork hartu ditzake hozkailuko jakiak, helburu nagusia alperrik galdutako elikagaien kopurua murriztea delako.

Esker bereziak eman nahi dizkiegu IES Uribe Kosta BHI-ko jantokiko langile eta ikasleei, zentroan eragindako jakien soberakinak hozkailura eramateagatik. Horretarako Udalak “tupper”ak eman zizkien. Informazioa gehiago hemen.

Eskertu ere Plentziako Elkarteei eta herrian ekintzak antolatzen dituzten erakundeei, baita Udalari ere, hamaiketako, herri bazkari, anoa eta abarretako soberakinak hozkailu solidarioan uzteagatik.

2018ko Europako Hondakinen Aste barruan, Plentziako Udalak elikagaiak erabiltzen dituzten komertzio eta ostalariei hozkailua erabiltzeko laguntza emango die, aurretiaz izen-eman ezkero, 700ml-ko 200 “tupper” ekologiko banatuz.

Bide batez, hozkailuaren mantenuan laguntzeko talde bat sortu nahi dugu, gizarte arloan konprometitu eta sentsibilizatuta zaudetenoi deialdia luzatzen dizuegu. Laguntza behar dugu elikagaien egoera berrikusteko (iraungitze-datak) eta hozkailuko garbiketa egiteko.

HOZKAILU SOLIDARIOA web gunea.
EUROPAKO HONDAKINEN ASTEA web gunea.
Hozkailu solidarioa erabiltzeko ARAUDIA (PDF, 441 KB).