Albisteak

 

2017ko apirilean hasi genuen TAMAINA HANDIKO HONDAKINEN ZERBITZUAri buruzko kanpainarekin jarraituz, berriro altzari, tresna eta bestelako hondakin handien bilketa-zerbitzu hau ondo erabiltzea oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu. Oso erraza da ongi erabiltzea:

ZER DA? BILTEGI MUGATU BAT denez, 3 objektu utzi daitezke gehienez. Inolaz ere ezin da utzi hondakin handirik, eta ez da etxe-aldaketa zerbitzu bat, hondakin horiek Garbigune batera eraman beharko liratekeelako edo tratamendu pribatua jaso beharko luketelako.

NOIZ UTZI BEHAR DIRA? Astearteetan 17:00etatik aurrera eta
azteazkenetan 15:00ak baino lehen

NON UTZI BEHAR DIRA? Hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien ondoan, enbarazurik egin gabe, eta edukiontzi horietako bilketa-lana eragotzi gabe.

Lagundu iezaguzu zerbitzu honen funtzionamendu ona bermatzen, horrela hobetu egingo ditugulako gure espazio publikoak eta tratamendu egokia emango diegulako hondakinei, berrerabil edo birziklatu daitezen…

Altzari, tresna edo hondakin handiren bat bota nahi baduzu, gogoan izan:

  • Astearteetan 17:00etatik eta asteazkenetan 15:00ak baino lehen izan behar du 
  • Hondakinentzako edukiontzien ondoan utzi behar dituzu.

 

 
  • Foto 1
  • Foto 2