Albisteak

 
Ekogunen (Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Iraunkortasun Saila), ikasturte berria proposamen berriekin hasi dute: INGURU-MINGURU tailerrak. Plentzian, irailak 7an egingo da, Astillero Plazan 17:00tatik 19:00ak arte.

Iraila eta urriko ostiraletan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak ospatuko dira.

Helburua, txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea da: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea besteak beste.