Albisteak

 
Plentziako Udalak udalerrian dauden uso koloniak kontrolatzeko lanak hasiko ditu. Horretarako, Azurtegiondo plazan usoak elikatzeko ohiturazko prozedura hasiko du (otsailaren 15ean).

Prozedura honen bitartez uso gehienei herriko toki batean eta ordu berean elkartzeko ohitura sortuko diegu. Uso kolonien kontrolerako prozedura hau 2-3 hilabetez egingo da eta berau arrakastatsua izateko auzotar guztien laguntza beharko dugu.

Horregatik, usoei jakirik ez emateko arren eskatzen dizuegu, bide batez “Animaliak edukitzeko eta babesteko udal Ordenantza”ko 10. Artikuluko 2) atalean eta 39. Artikuluko b) atalean araututakoaren arabera kale animaliak elikatzearen isuna 601,01 € artekoa izan daitekeela ere gogorarazten dizuegu.